XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Inkontzienteen keinuei besterik gabe, irteera emate soila balitz, ohiko espresionismo baten aurrean egongo ginateke, subjektibotasunaren proiekzioaren zentzuan.
Bide horretatik joko dute Europan
Pollock-en arazoa askoz korapilotsuagoa da, proiektatzeaz gainera, espazioa betetzea ere interesatzen baitzaio.
Eta betetze horrek prozesu forma hartzen du.
Nahiz eta Pollock-ek esan:
Inondik ere ez, Pollock-ek esango du koadroa
Hala izan ezean, koadroa nahaste-borrastea (
Esan beharrik ez dago, Pollock-ek koadroari ezartzen dion eskaera hautatu horrekin
Espresionismo oso fina dugu aurrean, espresionismoaren eta proiekzio subjektiboaren arteko ohiturazko lotura gezurtatzen duena: Arte lanaren barruko materialen antolaketa autonomoak mugatzen du artistaren proiekzioa.
Beste era batera esateko, arte lanaren sorrera aldez aurreko irudikapen gidari edo bozeto bati modu erabakiorrean lotuta ez dagoen neurrian, eta mihisearen gainean zuzenean lan egitea Jackson Pollock-entzat premia zen neurrian, neurri horretan bertan lanaren sorrera keinua eta irudia, materia eta forma, ez dira argi bereizten, aitzitik bat etortze harrigarri batera iritsi dira.
Bere taldeko gainerako pintatzaileak jabeturik zeuden Pollock-en prozeduren izaera iraultzaileaz.
De Kooning-ek esango du hartaz,
Pollock, bai ekintzari berari dagokionez eta baita erabiltzen dituen materialen aniztasunari dagokionez, pintatzaileari mesede egingo dioten askatasunen aitzindari jeniala da.
Askatasun horiek azaltzeko orduan ez da garrantzirik gabea Pollock-en lanaren izaera ez irudizkoa azpimarratzea.
Bi zentzutan, pintura ez-irudizkoak Pollock-en berrikuntza teknikoei ateak irekitzen dizkie.
Zentzu estuan, argi dago
Keinua eta imajina lotzen dituen iharduerak ia ezinbesteko baldintzatzat eskatzen du azken horren irudikatzerik ez izatea.
Bigarren zentzuan, irudikatu beharrik ez izatean kontzientzia, irudikapenak egiteko ezinbestekoa dena (historian zehar gutxienez irudikatzea manipulazio deitu dugun iharduera moduari loturik egon da), bigarren mailara pasatzen da, eta pintatzaileak beste maila batzuetan bila dezake inspirazioa, eta ihardueran ere kontzientziaren salatze lana ere txikiagoa da.
Kritikari batzuek nabarmen utzi dute Pollock-en
Pollock-ek
(...) berak duen arrazionaltasunaren arabera seguraski, teknologia modernoa bere azken estadioan (iraultza zientifiko-teknikoan) eskatzen ari denetik hurbil, oso hurbil, dagoena.